domingo, 19 de abril de 2015

XX.MENDEKO BERTSOLARITZA

XX. mendean zehar, bertsolaritzak eraldaketa progresiboa eta erabatekoa izan du. Beste gauzen artean, bertsolaritzaren idatzizko modalitateak, mende hasieran garrantzitsuena, nagusitasuna bat-bateko modalitateari utziko dio. Bertsolaria da, XX. mende bukaeran behintzat, jendearen aurrean bertsoak inprobisatzen dituena.
1935ean, lehen aldiz eta  Bertsolari Gudua izenarekin Baskonia osoko bertsolariak bertso txapelketa batean parte hartzeko biltzen dira. Euskaltzaleak elkarteak eta Eusko Gaztedi gazteen erakunde nazionalistak antolatu zituzten, eta elkartetako kideek txapelketetan bertsolariek abestutako bertsoak transkribatu zituzten.
 Ondoren Espainiako Gerra Zibilak (1936-1937) bilakaerari bidea moztu zion eta hura berriz nabaritzeko XX. mendeko 60ko hamarkada arte itxaron behar izan zen. Esan beharra dago, gerra aurreko Basarri eta Txirrita txapelak bertsolaritza zaharraren eta berriaren arteko zubiaren metafora gisa uler litezke. 

Gerrako eta frankismoko urte gogorrenen parentesiaren ostean, Euskaltzaindiak 1960an bertsolarien txapelketa bat antolatzeko baimena lortu zuen. 1962ko, 1965eko eta 1967ko txapelketek  Manuel Olaizola  "Uztapide"-ren nagusitasuna ekarri zuten, guztiak irabazi zituelako. 
Herri Irratiak hasieratik eskaini zioten arreta bertsolaritzari, izan ere, euskaraz egiten zen jarduera bakarra zen.
Franko diktadorearen heriotzaren ostean, berriz ere Euskaltzaindiaren eskutik, txapelketa nazionalak egin ziren. Horrela, 1980ko eta 1982ko txapelketek bertsolaritzako eraberritze garrantzitsua ekarri zuten,  Xabier Amuriza  koroatuz. Apaiz ohia eta preso politiko ohia, Amuriza kausa nazionalarekin eta kausa sozialarekin oso konprometitua zegoen belaunaldiaren ordezkaria zen. 

Urte hauetan bertso eskola-tailerrak sortu ziren eta pixkanaka bertsolaritza irakaskuntza arautuan sartzen joango da. Horrela, 1980an eskolen arteko lehendabiziko txapelketa egin zen Gipuzkoan.
1986ko txapelketaren ondoren, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolatu izan ditu txapelketak, bertsolariak eta Euskaltzaindiak txapelketen antolakuntzari buruz irizpide ezberdinak zituztelako. Hurrengo Txapelketetan, 1986, 1989, 1993, Lizaso, Lopategi eta Egaña nabarmendu ziren txapeldunak izan zirelako. 
Txapelketa nazional hauetaz gain, txapelketa probintzialak, eskolen artekoak, gazteentzako lehiaketak … antolatzen hasi ziren ere bai, gaur egun arte.
1989an, Elkartearen eraginez, Hitzetik Hortzera Saioa sortu zen EITB-teren lehen katean. 90ko hamarkadatik aurrera bertsolaritzak arrakasta ezagutu du.