JOSE MANUEL LUJANBIO

Bere bizitza

Jose Manuel Lujanbio 1860 urtean jaio zen, Gipuzkoako herri txiki batean (Hernanin).  Latze–zar deitutako baserri batean bizi zen, bere guraso eta anaia arrebekin .Lujanbiok, “Txirrita” ezizena zuen, bere bizitzan zehar baserriz baserri mugitzen  egon zelako.




Bertsoekin hasten

Lujanbioren bizitza baserri horretan ona izan zen, oso goiz hasi zen bertsoak asmatzen eta azkar hasi zen jende asko joaten bertsoak eskatzera. Desamodio kontuak eta mota guztietako arrazoiengatik sortutako ezin ikusiak ziren, bertso horietako gaiak.  Enkargatutako gaiaren gainean bertso- sorta bat buruz konposatzen zuen Txirritak eta bere ilobak paperean jartzen zuen, (Txirritak idazten ez zekielako) geroago inprentara eramateko eta azoka egunetan saldu ahal izateko.

Denbora pasa ahala, eskola zaharreko bertsolari zahar, parrrandazale eta pikaroa bihurtu zen Txirritak euskal irudietan. Hargin ona izan arren, ez zitzaion lan egitea asko gustatzen eta ahal zuen guztietan jai hartzen zuen tabernan edanean eta jokoan aritzeko. Eskolarik gabea zen , horregatik inprentako hizkiak irakurtzeko gai bazen ere, ez zekien idazten.



Txapelketak

1935ean, lehen aldiz, Bertsolari Gudua izenarekin Baskonia osoko bertsolariak bertso txapelketa batean parte hartzeko bildu ziren. Txirritak txapelketa onetan parte hartu eta gero, txapeldunordea izan zen. 

Bigarren txapelketan 30 bertsolari lehiatu ziren eta Txirritak finalak zituen 10 postuetako bat eskuratzeko. Hainbat bertsolari famatuekin lehiatu ondoren azkenean lortu zuen, txapelduna izan zen eta txapela eman zioten, bertsolarientzako omenaldi gisa.
Hala ere, 1936ko maiatzean  Goizuetan izandako krisi baten ondorioz, hil zen Altzako baserrian.


                                                                       

Bertsoak


  • Haragin andaluza

aiziak biali du
andikan onuntza,
geroztik emen dabil
gure andaluza;
argin ona zala ta
zakurraren puntza,
bera eroriko dek, 
ez akiyok bultza.



Bertso honek, hamahiru urte zituenean asmatu egin zuen, Latze baserritik joan izan behar zirenean.

Gaia
Latze fabrikatik joan behar izan ziren, zeren eta, "Hijos de Jaime" fabrikak eraikiko zuten han bertan. Horren ondorioz, familia Errenteriako Txirrita baserrira habiatu ziren. Latze baserria denbora luzez iraun zuen osorik, baina askenean erori egin zen.
Fabrika hura eraikitzean, langileen artean hargin andaluziar bat zegoen, eta hargin honek egindako horma okertuta aurkitu zuen eta horma oker hura zuzendu nahian bultzaka hasi zitzaion. Orduan. ,Txirritak eszena hori ikustean honelako bertsoa bota zion harginari.


  • Hil da Canovas

Il da canovas, fuera canovas,                      iru reloju iruna kate,
pikaro gaizki eziya,                                     iru mailakin bakoitza,
galdu zituen gari-zelaiak,                            petxuan iru orratza;
gallendu zaio sasiya;                                   iru doblako amoriyua
galdu zituen ipar garbiyak,                          tximista bezin zorrotza,
gallendu trumoi nasiya,                               iru tirotan utzi zizuten 
galdu zituen fueruak eta                               zuri zenarra ilotza,
jaungoikoaren graziya,                                 hiru ezpatak zulatzen dute 
galdu zizuten bizi-lekuak                             señora zure bihotza.
galdu du bere biziya biziya!

Gaia

Txirritak Canovasen alargunari kantatu zion bertso hau, zeinetan Canovas kritikatzen zuen eta nolabait alargunaz barre egiten zuen. Hala ere, noble guztiek pentsatzen zuten bertso polit eta Canovasen ohorez egiten ari zela (Euskara ez zekitelako).


                                              





No hay comentarios:

Publicar un comentario