AMETS ARZALLUS

Bere bizitza:
Amets Arzallus, Jexux Arzallus bertsolari ezagunaren seme, eta Maddalen Arzallus bertsolariaren neba, Donibane Lohizunen jaio zen 1983an , baina txikitatik  Hendaian bizi da. Aitaren eta familiaren eraginez, txikitan hasi zen bertsotan.Hendaia eta Kanboko ikastoletan eta Baionako lizeoan aritu ondoren kazetaritza ikasi zuen EHUn. Gaur Egun Argia aldizkarian eta Euskadi Irratian kolaboratzen du, eta Hendaiako bertso eskolan ere aritzen da.

Txapelketak:
Bertsolaritzako lehenengo txapelketa Beasainen egin zuen, 1992ko Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan.  Eskolarteko txapelketetan emaitza oso onak izan zituen.Ordutik aurrera goren-goreneko mailan dabil. 2000ko Nafarroako txapelketan txapeldun izan zen. 2005eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalera heldu zen; 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian bigarren lekua irabazi zuen, Maialen Lujanbioren atzean; eta 2013an, azkenean, txapeldun izan zen. Iparraldeko Xilaba Bertsulari Xapelketa ere irabazia du, 2008, 2010 eta 2012. urteetan.

Bertsoak

  • Igor elortza eta Amets Arzaulls-en bertso bat Igorren egindako ekitaldi batean.



I. Elortza: Hizkuntza bakar bat ei daukagu
baina euskalkiak hiru-lau;
nahiz berba batzuk ezagutuaz
joan urteak pasau arau
Durangon jaio nintzen ni eta
barriz Hendaiakoa hau;
erdia aittu egiten dautset
ta erdia imajinau.

A. Arzallus: Nere eskuara baztertu eta
ez naiz Igorrera jinen
baina halere deus erran gabe
ez dut hemen aldeginen;
orain dena da "Gara" ta "Gaude"
dena da finetan finen
baina baturik ez zenean ere
untsa konprenitzen ginen.

I. Elortza: Antza ederto ibilten ginen
gu baturik ez zanean;
gitxienean hori aittu dot
zure lapur esanean;
arrazoi dozu lehen be igualtsu
ibilten ginen lanean
baina oin hobeto esplikatzen naz
zure herrira noanean.

A. Arzallus: Ene herrira joaiten zira
ta ez duzu deus oker joko;
euskaldun zaharrak ezautzen ditu
mila bazter eta xoko.
Guk gureari euts dezaiogun
ta gerokoak geroko!
Aro onarekin ikusten dira
Irati eta Anboto.

Gaia
Bertso honen gaia euskalkiak dira. Bai Arzallus bai Elortza euskalkien alde kokatzen dira. Izan ere, beraiek euskalki desberdinak erabiltzen dituzte, bata Durangokoa dela eta bestea Hendaiakoa. Nahiz eta euskara batuarekin hobeto ulertu, bertsoaren bidez euskalkiak erabiltzera animatzen dute, etorkizunean gertatzea gertatu behar dena, baina orain euskalkiak mantentzea.


  • Amets Arzallusek kantatu zuen bertsoa Barakaldon egin zen 2013ko txapelketan.

Zerutik begira daude
Joxe eta Manuel Mari
ziega zulotik entzuten
beste euskaldun ugari
musu bat Iparraldeko
bertso eskolako haurrari
lagundu nauten guziak
Olatz eta arreba bi.
Baina ni ez bainaiz hemen
neu sortu hutsean ari
aitarena den txapela hau
eskeintzen diot amari
haurra nintzela euskaraz
erakutsi zidanari. 

Gaia
Txapelketa hau irabazi zuenez, bere agurra da, beraz lagundu dienei dedikatzen die. Esaten duen moduan bere familiari dedikatzen die ,bere aitari bertsolaria izan zela ere,  kartzelan dauden euskaldunei, Iparraldeko bertso eskolako haur bati eta gehien bat bere amari, euskara erakutsi ziona.



No hay comentarios:

Publicar un comentario