JON LOPATEGI

Bere bizitza


Jon Lopategi Laukiriza Muxikako baserri batean jaio zen 1934. urtean. Hamar neba-arrebatatik seigarrena eta lehen semea izan zen. Gerra aurrean jaio zenez, lehen urteak gogorrak izan ziren: erreketeak sartu, behi uztarria hartu eta Mungiara joan ziren bizitzera, Barakaldora eta Bilbora joan aurretik. Gerraostean, hamabi urte izan arte, Kurtzeroko eskolara joan zen, geroago maistra azpeitiar batekin Tolosako sakramentinoetara Joan zen. Batxilergoa, nobiziatua, filosofia eta teologia apur bat ikasi ostean, botoak hartzekotan zegoela, etxera bueltatu eta soldadu joan zen. Gero, Gernikako Dalia lantegian, pentsu-saltzaile eta bertso irakasle moduan aritu zen ere bai. Gaur egungo bertsolari famatuen irakaslea izan da. Frankismoko garai gogorrena bizi izan zuen. Nahiz eta debeku asko jasan eta kartzela ezagutu, ez zion abesteari utzi. 

Txapelketak
Jon bertsolari txapeldun bezala da ezaguna denontzat. Soldadutzatik bueltatu zenean hasi zen bertsotan. 1962. urtean, lehen txapela irabazi eta gero hasi zen Jon Azpillagagaz batera Euskal Herriko ehunka plazatan abesten. 1962, 1964, 1967 eta 1987ko Bizkaiko bertsolari txapelketak eta 1989ko Euskal Herriko txapelketa nagusiak eskuratu zituen, besteak beste. ll

Bertsoak

  • 1997an egin zuten bertso hau Bermeoko jaialdian. Frankismo garaian, Lopategi-Azpillaga bikoteak kutsu politikoko bertsoak botatzen zituen sarritan.

Azpillaga:
Geroztik urte asko izan dira
legorrak eta bustiak,
poza ematen du urteak pasa
gauza honela ikustiak.
Pasa genduzen Euskal Herriko
herri batzuk ta bestiak,
ta esnatuta jarri genduzan
lotan egozan guztiak. (bis)

J.Lopategi:
Animu asko ez zan izaten,
pertsekuzino ugari,
baina bihotzak hala aginduta
ez ginan ibili nagi.
Zazpi probintzi pasa genduzen
bertso ederrez kantari,
ze egun eder gozoak haiek
Euskadiren pregolari! (bis)

Azpillaga:
Zenbat lekutan polizi eta
guardia zibilak galde!
Tablau gainetik esaten gendun:
"zuek gure aurretik alde!".
Nahiz eta egon periodistak,
telebista ta abade,
denen gainetik gu altxau ginan
Euskal Herriaren alde. (bis)

J.Lopategi:
Nahi genduena esaten gendun
ahal genduenik ondoen
eta lagunak han eta hemen
agertzen ziren ondoren.
Aberri zaharra goratzen gendun
ahal genduenik prestuen;
han eta hemen zeozer ginela
sinistarazo euskuen (bis)

Gaia
Bertso honen gaia Francoren garaiko Azpillaga eta Lopategiren oroitzapenak dira. Bertsoan esaten den moduan, herri askotatik joan zen bikote hau politikako bertsoak botatzen. Herriak esnatzen zituzten, eta pretsekuzio asko jasan zituzten frankismoaren kontra zeudelako. Arazoetan sartu baziren ere, beraiek jarraitu zuten bertsoka Euskal Herriaren alde. 

  • Bertso hau 1986ko txapelketan kantatu zuen Donostian

Erropa zahar hoiekin
etsian nengoen,
beti jantzi ohi naiz
ahal denik ondoen,
akaso bota ditut
behar zen baino lehen,
baina ondorioa
horra hor nabarmen,
triste nago zeren
aitona zahar horren
jokoa gaur zer den
ikusi ondoren
miseria gehiegi
daukagu hemen. (bis)

Triste ikusten zaitut
aitona izanik,
gaizki hartu zaituzte e-
gia esanik
zer eman nezake nik
zuretzat nigandik?
Ez nuen uste kasu
hori inun zanik,
hartzazu dohainik,
ez eman ordainik,
bihotza jadanik
lehertua daukat nik,
erropa gehiago ere
badut oraindik. (bis)

Besteok sarri juergan
egun eta gaba,
eta zuretzat berriz
hainbeste traba.
Nere etxe ondoan
jo duzu aldaba,
hau da nere bihotzak
dakarren algara,
ta hori non, hara
nere abiada,
justizirik bada,
zu hola nola laga?
Nere traje onenez
jantziko zara. (bis)
Gaia
Gaia bada  berak sentitzen duen tristura ikustean pertsona batzuek oso gutxi dutela. Berak arropa zahar bat botatzen eta gero ikusten du gizon bat berak bota duen arropa hartzen, ondorioz tristura handia sentitzen du, ikusten duelako berak botatzen duen gauza bat nola asko balio zaion beste pertsona bati. Beraz, hau ikusita, arropa hartu duen gizonari esaten dio arropa ona emango diola.

No hay comentarios:

Publicar un comentario